-->

2014(e)ko azaroaren 17(a), astelehena

BABESTU ZURE ARGAZKIAK

Azken urteetan asko hitz egin da hodei konputazioari eta gure datuen pribatutasunari buruz. Horri lotuta, hainbat famaturi euren iCloud kontutik argazki pribatuak lapurtu eta zabaldu ostean, bolo-bolo dabil, ‘CelebGate’ delakoa. Zure datuak behar bezala gordetzeko, jarraitu ondoko argibideak.




Sareko informazioaren segurtasun faltari irtenbidea bilatzeko asmoz, Apple, Google, Microsoft, Dropbox eta, orohar, hodei konputazioan oinarritutako zerbitzuak eskaintzen dituzten enpresak lan handia egiten ari dira datuen segurtasuna bermatzeko ahaleginean. Horrek, baina, ez du esan nahi datuak filtratu ezin direnik.

Dena den, enpresa horien esfortzuak ez du ezertarako balio erabiltzaileok sarean nabigatzeko eta gure datuen segurtasuna bermatzeko egin behar duguna egiten ez badugu. Garrantzitsua eta erraza da, hasteko, gure sistema eragilea eta nabigatzailea –Google Chrome, Internet Explorer zein Firefox– eguneratuta izatea. Normalean, ordenagailuak ematen du eguneraketen berri, eta soilik instalazioa baieztatu behar du erabiltzaileak. 

Bestalde, pasahitza ondo aukeratzea ere garrantzitsua da. Normalean, jendeak ez du pasahitz segurua aukeratzeko denbora gehiegirik hartzen, eta ondorioz, kontuak erasotzea erraza izaten da. Pasahitzek gutxienez zortzi karaktere izan behar dituzte eta letra xeheak, larriak, karaktere bereziak eta zenbakiak nahasi behar dira, modu horretan, 30.000 konbinazio posible izango baititu erasotzaileak.

Azkenaldian, gainera, Google, Dropbox eta Apple bezalako enpresek bi pausotan egin beharreko egiaztapen sistema jarri dute martxan, pasahitza eta telefono mugikorra uztartzen dituena. Funtzionamendua oso erraza da; Google kontua adibide hartuta azaldu daiteke. Lehendabizi, erabiltzailearen telefono zenbakia zehaztu behar dugu, eta ostean, Google kontuan saioa hasterakoan kode bat bidaliko digute gure mugikorrera. Horrela, ordenagailu berri batetik kontura sartu nahi dugun bakoitzean, mugikorra eskura izatea beharrezkoa izango da.

HOBELEX ZUZENTZAILE ORTOGRAFIKO ETA LEXIKOA



Microsoft Office-rako zuzentzaile ortografiko eta lexikoa: euskaraz akats ortografikorik gabe, eta gainera, lexiko zuzen eta eguneratuarekin idazten lagunduko dizuen tresna. SAKATU irudiaren gainean DESKARGATZEKO.

2014(e)ko azaroaren 3(a), astelehena

EUSKALTZAINDIA

Ikusi Euskaltzaindiari buruzko bideoa eta osatu klasean jasotako orria.


Orria topatu ezin edo galdu baduzu, HEMEN ikusi eta deskargatu ahal duzu.

MENDERAKUNTZA

Perpausak elkartzeko bidea. Menderakuntza (Hiru.com-tik aterata)

Batzuetan, perpaus bat beste baten barruan txertatzen dugu menderagailuez baliatuz. Horrelakoetan menderakuntza erabiltzen ari gara.
Juntagailuen aldean hainbat ezaugarri berezi dituzte menderagailuek:
  • Juntagailuak hitz solteak dira, eta menderagailuak, berriz, atzizkiak.
  • Juntaduran, maila bereko perpausak elkartzen dira; menderakuntzan, berriz, perpaus nagusia eta menpekoa ditugu.
  • Juntaduran ez dago ia mugikortasunik, baina menderakuntzan, mugikortasuna dago hurrenkeraren aldetik.
  • Menderakuntza errekurtsiboa da, hau da, menpeko perpaus baten barruan beste bat txerta daiteke, nahi adina aldiz.
Menderakuntzaren barruan honako multzoak bereiz ditzakegu:
  • Perpaus OsagarriakAmak esan du ez dela etorriko.
  • Zehar GalderakJakin nahi dut ea lana egin duzun.
  • HelburuzkoakKrema ekarri dut zuri emateko.
  • KausazkoakEz da etorri gaixo dagoelako.
  • BaldintzazkoakEuria egiten badu ez noa.
  • ErlatibozkoakIkusi duzun gizona nire aita da.
  • DenborazkoakZu etorri zinenean ohean sartu nintzen.
  • KontzesiboakLana gaizki egin arren ordaindu egin didate.
  • ModuzkoakZuk esan bezala egin dugu.
  • KonparaziozkoakHau espero nuen baino hobeto atera zaigu.
  • OndoriozkoakHain zen altua, non sabairaino heltzen baitzen.

Jarraian, artxibo honetan, askoz informazio osatuagoa duzue! Sakatu hemen

JUNTADURA

Perpaus elkartuak. (Hiru.com-etik aterata)

Perpaus bakunak konbinatu egin daitezke, perpaus elkartuak osatuz. Perpausak elkartzeko hiru bide ditugu: alborakuntza, juntadura eta menderakuntza.
Perpaus bakunak eta elkartuak testu osoak eratzeko konbinatzen diren heinean, elkarketa desberdinak aurki daitezke ere, bai izaera semantikodunak eta baita jite testualekoak ere (lokailuen edo marka testualen sartzea). Niri ez zait gustatu. Joni, ordea, izugarri gustatu zaio.
  • Alborakuntza perpausak inolako loturarik gabe kateaturik egotea da: Koldo bulegora joan da; ni etxean geratu naiz.
  • Juntadura maila gramatikala bereko perpausak elkartzean datza baina; perpaus bakoitzak bere autonomia mantentzen du. Perpausa mota hauek loturazko juntagailu edo lokuzioen bidez elkartzen dira: Koldo bulegora joan da eta ni etxean geratu naiz.
  • Menderakuntza perpaus bat beste batean txertatzean datza; beraz, perpaus nagusia eta mendekoa izango ditugu. Menderakuntzan menderagailuak ditugu perpausak lotzeko, hau da, atzizkiak: Anak umea gaixorik dagoela esan du.