Perpausak elkartzeko bidea. Menderakuntza (Hiru.com-tik aterata)
Batzuetan, perpaus bat beste baten barruan txertatzen dugu menderagailuez baliatuz. Horrelakoetan menderakuntza erabiltzen ari gara.
Juntagailuen aldean hainbat ezaugarri berezi dituzte menderagailuek:
- Juntagailuak hitz solteak dira, eta menderagailuak, berriz, atzizkiak.
- Juntaduran, maila bereko perpausak elkartzen dira; menderakuntzan, berriz, perpaus nagusia eta menpekoa ditugu.
- Juntaduran ez dago ia mugikortasunik, baina menderakuntzan, mugikortasuna dago hurrenkeraren aldetik.
- Menderakuntza errekurtsiboa da, hau da, menpeko perpaus baten barruan beste bat txerta daiteke, nahi adina aldiz.
Menderakuntzaren barruan honako multzoak bereiz ditzakegu:
- Perpaus Osagarriak: Amak esan du ez dela etorriko.
- Zehar Galderak: Jakin nahi dut ea lana egin duzun.
- Helburuzkoak: Krema ekarri dut zuri emateko.
- Kausazkoak: Ez da etorri gaixo dagoelako.
- Baldintzazkoak: Euria egiten badu ez noa.
- Erlatibozkoak: Ikusi duzun gizona nire aita da.
- Denborazkoak: Zu etorri zinenean ohean sartu nintzen.
- Kontzesiboak: Lana gaizki egin arren ordaindu egin didate.
- Moduzkoak: Zuk esan bezala egin dugu.
- Konparaziozkoak: Hau espero nuen baino hobeto atera zaigu.
- Ondoriozkoak: Hain zen altua, non sabairaino heltzen baitzen.
Jarraian, artxibo honetan, askoz informazio osatuagoa duzue! Sakatu hemen
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina